Sanpedropeko jaietako III. Sukalki lehiaketa

Ondo dakizuen bezala, Sukalki lehiaketa izango da, beste behin ere, Sanpedropeko jaietako ardatz nagusia. Ekainaren 30ean izango da hori, eta aurtengoa antolatzen dugun hirugarren lehiaketa izango da, 2010ekoa eta 2011koaren ondoren.

Parte hartu nahi baduzue, goizeko 10:00etan etorri behar duzue Herriko Plazara, lehiaketaren egunean bertan. Izena eman ondoren, mahai bat prest izango duzue sukalkia prestatzen hasteko. Gogoan izan zuek ekarri behar dituzuela sukalkia prestatzeko behar dituzuen tresna eta osagai guztiak. Dena prest izan behar duzue 13:30erako, ordu horretantxe plater denak epaileen aurrera eraman behar direlako. Epaimahaiak bere erabakia jakinarazi ostean, parte-hartzaileei euren sukalkia itzuliko zaie, eta herri bazkariari hasiera emango diogu. Irakurri arretaz lehiaketaren oinarri guztiak Sukalki txapelketa 2012 atalean.

Hori bai, ez galdetu guri txapelketa irabazteko zer egin behar den! Horretarako, hobe duzue 2010 eta 2011ko irabazleekin hitz egitea: Basastoak jai-taldearekin eta Untzueta Dantza Taldearekin. Eta euren sekretuen berri eman nahi ez badizuete, hemen dituzue Sukalkia prestatzeko iaz argitaratu genituen zenbait errezeta. Nolanahi ere, onena izango da gaurdanik etxean probak egiten hastea (jakin badakigu baten bat dagoeneko horretan ari dela…).

Animatu, parte hartu eta zorte on!!

III. Concurso de Sukalki de las fiestas de Sanpedropeko 

Como bien sabéis, el concurso de Sukalki volverá a ser el protagonista de las fiestas de Sanpedropeko. Eso será el sábado 30 de junio, y ésta será la tercera edición del concurso, después de las de los años 2010 y 2011.

Si queréis participar, no tenéis más que acercaros el día del concurso a la Herriko Plaza, a las 10:00 de la mañana. Tras apuntaros, tendréis lista una mesa para empezar a cocinar. Recordad que tenéis que traer todos los ingredientes y utensilios necesarios para preparar el sukalki. El guiso tiene que estar acabado para las 13:30, hora de entregar las cazuelas al jurado. Tras dar a conocer el veredicto, se le devolverá a cada participante su cazuela, y dará comienzo la comida popular. Leed con atención todos los detalles de las bases en el apartado Sukalki txapelketa 2012.

Eso sí, no nos preguntéis qué es lo que hay que hacer para ganar el concurso. Para eso, lo mejor que podéis hacer es hablar con los ganadores del 2010 y del 2011: Basastoak y Untzueta Dantza Taldea. Y si no os quieren desvelar sus secretos, aquí tenéis algunas recetas de Sukalki que publicamos el año pasado. En cualquier caso, lo mejor será que empecéis a ensayar desde hoy mismo en vuestras casas (tenemos datos fehacientes de que alguno/a ya está en ello…).

Animaos, participad eta zorte on!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s