Sanpedropeko jaietako asteburu arrakastatsua

Benetan asteburu bikaina izan da bizi berri dugun hau. Jende askok egindako lanari eta jende gehiagok emandako erantzunari esker, kolorez eta alaitasunez jantzi ditugu 2011ko sanpedropeko jaiak. Apustua handia zen, eta emaitza ezin hobea izan da!

Ostiral arratsaldean piztu zen jai-giroa Herriko Plazan. Haurrek gozatu ederra hartu zuten Kirikiñok prestaturiko tailer eta jolasekin zein ondoren izandako herri kirolekin. Beranduago, segituan bukatu ziren doan banatu genituen 450 txorizo pintxoak. Eta gauean, Hutsa ta doblearen doinuek liluratu eta Igor Arzuagaren musikak txunditu gintuen. Giro lasaian jarri genion amaiera ostiralari.

Larunbata berriz, oso goiz hasi zen Sukalki txapelketan izena eman zuten 31 taldeentzat. Ozta-ozta bada ere, 13:30erako prest zeuden kazola guztiak, epaimahaiak erabakia hartu zezan. Erretzen zuen eguzkiaren azpian eman zen irabazlea ezagutzera: Untzueta Dantza Taldea (zorionak zuei eta zorionak gainerako irabazleei eta zorionak parte-hartzaile guztiei). Gure Sukalki txapelketa pixkanaka haziz doa, eta dagoeneko baditugu bi irabazle: Basastoak 2010 eta Untzueta DT 2011. Zeinek lortuko du garaipena 2012an?

Sukalkia jateko itzala aurkitu genuen elizako arkupeetan, eta eskerrak! Han bildu ginen 300 lagun pasatxo, eta bapo jan genuen prestatutako haragia (zati batzuk ezin gogorrago bazeuden ere!!). Bingo partida luze baten eta karaoke saio labur baten ondoren, kalejiran atera ginen herriko kaleetatik, Gesaltzako txarangakoak lagun. Eta egunari amaiera eman genion gaueko berbena eta kontzertuan, harik eta 1:00ean euri-jasa ikaragarri batek kito esan zigun arte.

Larunbateko argazki hauek agerian uzten dute bizi izan zen giro ederra.

Mila esker jaiak prestatzeko lanean ibili zaretenoi, asteburuan jo ta fuego gelditu gabe ibili zinetenoi, eta antolatutako ekintzetan zuen ilusio guztiarekin parte hartu duzuen guzti guztioi! 2012an itzuliko gara. Indar berriz eta jairako gogo biziz.

Orain, hurrengo geltokia: Sanroke jaiak!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s