Sukalkia prestatzeko mila modu

Ondo dakizuen bezala, Sukalki lehiaketa da Sanpedropeko jaietako ekintza izarra. Iaz 40 taldek parte hartu zuten txapelketan eta epaileek lan handia izan zuten 40 kazola horien artean irabazlea aukeratzeko. Eta ez bakarrik kazola ugari zirelako, baita maila handiegirik zeukan platerik ez omen zelako egon. Epaileek dixit.

Aurten berriz ospatuko dugu Sukalki Lehiaketa, eta iazko maila gainditu nahian, laguntzatxoa eskaini nahi dizuegu hemendik. Lehenbizi Wikipediara joko dugu Sukalkia zer den jakiteko (laster, ea Mungiakoarekin batera, Laudioren izena ere jartzen dugun sarrera horretan!). Argi geratu zaigu, ezta? Bada, orain hainbat errezetarako sarbidea eskainiko dizuegu: Lehenbizi, errezeta profesionala. Inork zerbait ulertu badu, mesedez azaldu diezagula. Eta orain hiru errezeta, ulertzeko moduan: errezeta 1, errezeta 2 eta errezeta 3. Eta amaitzeko, duela pare bat urte, Mungiako Sukalki lehiaketa dela eta, Berrian Kepa Freire sukaldaritzan adituari egindako elkarrizketa labur eta interesgarria. Beste inork errezeta miragarririk badu eta beretzat gorde nahi ez badu, partekatu dezala gu guztiokin iruzkinetan.

Hitzordua: uztailaren 2an, 10:00etatik aurrera Herriko Plazan.

 

Mil maneras de hacer Sukalki

Ya sabéis que el Concurso de Sukalki es el acto estrella de las fiestas de Sanpedropeko. El año pasado el éxito de participación fue muy grande, pero no así el de la calidad de los platos. Los jueces dixit.

Así que para superar el nivel del año pasado, ahí va una pequeña ayuda: Primero, veamos lo que dice la Wikipedia del Sukalki (a ver si pronto vemos ahí el nombre de Laudio junto al de Mungia!). Y unas cuantas recetas: la profesional (si alguien ha entendido algo, que nos lo explique!), receta 1, receta 2 y receta 3. Y para terminar, una interesante entrevista de hace un par de años del Berria al especialista en gastronomía Kepa Freire, sobre el concurso de Mungia .

La cita: el 2 de julio, a partir de las 10:00 en la Herriko Plaza.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s