2010ean ekin genion bideari

Gogoan genituen denok aspaldi gure herrian ospatzen ziren sanpedropeko jai arrakastatsuak. Hainbatetan hitz egin genuen ospakizun hura berreskuratzeari buruz. Egin beharreko lana ez zen gutxi, eta kosta egin zitzaigun martxan jartzea. Iaz ekin genion azkenean bideari eta emaitza paregabea lortu genuen.

Egun bakarreko ospakizuna antolatu genuen, goizetik gauera arte. Eta eguneko protagonista Sukalki Txapelketa izango zela erabaki genuen. Jendearen erantzuna ezin hobea izan zen. 40 taldek hartu zuten parte lehiaketan eta Herriko Plaza haragi usainez bete genuen goizeko lehen orduetatik. Ondoren, bazkari herrikoia, kalejira, kontzertua…

Iazko arrakasta hark animatu gaitu erronkari eutsi eta apustua bikoiztera: aurten bi jaiegun izango ditugu, ostirala eta larunbata. Hortaz, egitaraua ere zabalagoa eta jende gehiagori zuzendua izango da. Baina 2011ko ospakizuna iritsi bitartean, iazkoari begiradatxoa botako diogu Argazki-galerian utzi dizkizuegun argazkien bitartez: ikusi nahi?

 

En el 2010 iniciamos el camino

Todos y todas teníamos en mente las exitosas fiestas de sanpedropeko que hace tiempo se celebraban en nuestro pueblo. Habíamos hablado un montón de veces sobre recuperar esta festividad. El trabajo a realizar no era poco, y nos costó ponernos en marcha. Por fin el año pasado nos pusimos manos a la obra y el resultado fue todo un éxito.

Organizamos una fiesta de un único día, desde la mañana hasta la noche. Y convertimos el Concurso de Sukalki en el protagonista del día. La respuesta de la gente fue genial. 40 grupos participaron en el concurso y la Herriko Plaza olió a carne desde primeras horas de la mañana. Después vinieron la comida popular, la kalejira, el concierto…

El éxito del año pasado nos ha animado a seguir adelante y a doblar la apuesta: este año tendremos dos días de fiesta. Por lo tanto, la programación también será más extensa y para todos los públicos. Pero mientras todo esto llega, vamos a echar la mirada atrás y recordar en la Galería de Fotos la fiestas del año pasado: ¿quieres verlas?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s